Enkarterri Fest 2022

Hatzak miazkatzeko bi egun

Irailak 17 ❱ 11:00etatik 22:00etara
Irailak 18 ❱ 11:00etatik 15:00etara

Enkarterri Fest ez da edonolako ekitaldi gastronomikoa. Ondo jatearen, zapore-dibertsitatearen eta tradizio eta modernotasunaren arteko elkartzearen aldeko apustua egin nahi dugu. Gero eta handiago den uniformetasunaren aurka gaude, eta sukaldaritza artea izan daitekeela uste dugu. Zallako Udaletxeko lorategietan izango gara irailaren 17an eta 18an.

Dastaketa
gidatuak

Gozatu gustukoen dituzun zaporeez chef onenen eskutik! Enkarterri Fest-eko dastaketa guztiak jaialdirako espresuki prestatutako pintxo esklusiboekin uztartuko dira.
zarate

Dastaketa
izardunak

Hartu parte Michelin izarra duten hiru sukaldarik zuzendutako dastaketa esklusiboetan: Sergio Ortiz de Zarate (Bilbao), Pekka Terava (Helsinki) eta Zuriñe García (Portugalete).

Haurrentzako tailerrak

Etxeko txikienek berezko esparrua izango dute Enkarterri Fest jaialdian, eta primeran pasatuko dute era guztietako errezetak egin eta elikadurari buruz ikasi bitartean. Eman izena!

Pintxoen
ibilbidea

Hainbat establezimenduk pintxo esklusibo bana prestatu dute jaialdia ospatzeko. Proba itzazu guztiak 4,50 €-ren truke eta bizi sekulako esperientzia sentsoriala gure terraza tematikoetan.

Musika
zuzenean

Sukaldean, jan eta abestu! Hala dio esaera zaharrak, eta ez gara nor herriaren jakinduria ukatzeko. Musika eta zuzeneko kontzertuak zapore onenekin uztartuko ditugu Enkarterri Fest-en.

Zallako tipula
morea

Jaialdiko edizio bakoitzean, sukaldari ospetsu bat Zallako tipula morearen enbaxadore da. Oraingo honetan, Aitor Elizegik bere gain hartuko du gure erraboil kuttuena aldarrikatzeko ardura.

Irailak 18 eta 18

UDALETXEKO LORATEGIAK

+ Doako autobusak Moyuatik (Bilbo).

Sakatu hemen ordutegiak ikusteko eta lekua erreserbatzeko.

Irailak 17 eta 18

+ Doako autobusak Moyuatik (Bilbo). Sakatu hemen ordutegiak ikusteko eta lekua erreserbatzeko.